Mexikon da Amador Granados, Munduko Txapelketan partehartzen

Noaua Aldizkaria 2014ko apirilaren 12a

Txirrindularitza egokituan onenen pare dago Amador Granados txirrindulari usurbildarra. Espainiako selekzioarekin dago egun hauetan Mexikon, Munduko Txapelketan partehartzen. Pistan, abiadura olinpikoan arituko da, igande honetan,  hemen arratsaldeko 16:00ak direnean. Youtuben ari dira txapelketa zuzenean ematen eta igande arratsalde honetan, zuzenean ikus ahal izango dugu Amadorren lasterketa, honako helbidean:
 
http://www.youtube.com/user/ucichannel