Dantza Egun hau, gimnasten eguna baita Oiardo Kiroldegian

Noaua Aldizkaria 2014ko api. 12a, 14:00

Apirilaren 12 honetako II. Dantza Egunaren baitan, Tximeleta taldekoen topaketak ospatzen ari dira Oiardo Kiroldegian. Erakustaldi bikaina egin dute benjamin, alebin eta infantil mailako taldeek goiz partean. Udarregi Ikastolako taldeaz gain, Donostia, Lezo edota Oiartzungo Tximeleta taldeak gonbidatu dituzte, arratsaldera arte luzatuko diren topaketetera.

16:20an Tximeleta taldekoen azken hitzordua, Oiardo Kiroldegian. Benjamin mailako taldearen saioa, pelota eta uztaiekin. Segidan, 17:30etatik aurrera frontoian, Usurbilen dantzaren inguruan mugitzen diren gainerako taldeekin batera eskaintzekoak diren emanaldian parte hartuko dute Tximeletakoek.