Batukada feminista taldekoak, erritmo biziz atera dira plazara

Noaua Aldizkaria 2014ko api. 12a, 14:21



Plaza publikoa okupatu eta herrigintzan duten parte hartzea sustatzeko osatu zen urte hasieran, Usurbilgo batukada feminista taldea. Herriko belaunaldi ezberdinetako emakumeak dabiltza, Zumarte Musika Eskolan burutzen ari diren ikastaroan. Lau horma artean egiten duten lanketaren erakusleiho bihurtu zen lehen aldiz, martxoaren 22ko Gure Esku Dago Eguna. Apirilaren hamabigarren honetako II. Dantza Egunaren hasieran esperientzia errepikatu dute. Parte hartze aldetik harrera ezin hobeagoa izan duen ekimenak, plazan ere usurbildarren babes eta txaloak jaso ditu. Eguerdi parteko poteo orduak girotu ditu Usurbilgo batukada feminista taldeak. Dantza Eguna erritmo bizian hasteko ekitaldi ezin aproposagoa gaurkoa.