Dantzak zenbat jende mugitzen duen Usurbilen ere. Agerian geratu da gaur arratsaldean, herrian gerri buelta mugitzen ibiltzen diren taldeek eskaini duten emanaldian. Bertaraturiko bat baino gehiago dantzarako gogoz jarri dute. Frontoia bete du ehunetik gora dantzarik plazaratu duten saioak. Orain, denak gauera begira. 22:00etan "Sustrai bereko adarrak" ikuskizunaren estreinaldia pilotalekuan.