Ikusgarria bezain txalotua. Arrakastatsua izan da bart, II. Dantza Eguna borobildu duen "Sustrai bereko adarrak" ikuskizunaren estreinaldia. Herri bat ikusi genuen dantzan. Gatazka giroan bizitzetik bake eta adiskidetzerantz egiten ari den bidea egiten ari den herri baten egoera islatu nahi izan zuen atzoko emanaldiak, ederki landutako dantza eta ezin hobeto aukeraturiko euskal abestien laguntzaz. The Hastelen´s, Zumarte Abesbatza, Dantza Garaikidea Taldeko kideak, Ixabel Agirresarobe... Guztion elkarlan eta ahaleginari esker atera da aurrera, frontoian ikusi berri dugun emanaldia. Indarrak batzeak halako emaitza ekarri ohi du sarritan. Ikuskizun ederra.