Espainiako faserako sailkatu da senior nesken eskubaloi taldea

Noaua Aldizkaria 2014ko api. 14a, 11:01

Euskadiko txapeldunorde izan da senior nesken eskubaloi taldea. Asteburuan Oiardo Kiroldegian jokatu zen azken faseko bigarren postuan sailkatu dira. Garaile IES Construccion talde arabarra. Gasteiztarrak batera, Espainiako sektorea jokatzeko sailkatu dira Usurbil Kirol Elkarteko jokalariak. Zorionak!!!

Merezitako garaipena dute etxekoek, izan duten astebeburu gogorraren ostean. Euskadiko Txapelketako azken fasea lau talderen artean jokatu da, Oiardo Kiroldegian eta Hernanin. Usurbil Kirol Elkartea, Urdaibai, C.B. Muskiz eta IES-Construccion taldeak lehiatu dira. Usurbildarrek izan duten asteburu gogorra, emaitza ezin hobeekin amaitu dute; 3 neurketetatik bi irabazi dituzte, eta hirugarrena, gol bakar baten aldearekin galdu zuten ostiral iluntzean. Meritua are handiagoa da, Euskadiko Txapelketara ze baldintzetan heldu diren jakinda. Denboraldiko neurketak 7-8 jokalarirekin jokatu behar izan dituzte. Eta emaitza bikainak lortu dituzte halere, 21 partidetatik 19 irabazita. Igande honetatik, Euskadiko txapeldunorde ditugu senior neskak. Taldetik asteburu honen atarian zioten moduan, ezin gehiago eskatu. Aupa zuek!

Sagardo Egunera begira orain
Orain denak, Sagardo Egunera begira. Maiatzaren 18ko asteburuan jokatuko baitute senior neskek, estatu mailako txapelketa. Aurrerago zehaztuko dute, non eta noren aurka lehiatuko diren. Datorren XXXIII. Sagardo Eguna, egun handia izan liteke 50 urte bete berri dituen Usurbil Kirol Elkartearentzat. Senior neskak Espainiako sektorea jokatuko baitute. Senior mutilen 2. nazionaleko taldeak berriz, mailaz igotzeko txapelketa.