Amador Granados, munduko txapeldun

Noaua Aldizkaria 2014ko api. 14a, 11:00

Txirrindularitza egokituari dagokion Munduko Txapelketa jokatu da egunotan Mexikon. Espainiako selekzioarekin hartu du parte Amador Granados usurbildarrak. Abiaduran, taldekako proban, urrezko domina irabazi dute bart. Gainera, munduko errekorra ezarri dute, 49.268 segundutan osatu zutelako proba Alfonso Cabellok, Eduardo Santasek eta Amador Granadosek. Txinako selekzioa izan zen bigarren, segundu batera.

Erreleboka, Eduardo Santasek egin zuen lehen txanda, bigarren Amador Granados izan zen eta azken txanpa Alfonso Cabellok osatu zuen. Felix García Casas Espainiako entrenatzaileak Amador Granadosek egindako lana azpimarratu zuen lasterketa amaitu eta berehala, bere twitter kontuan.