Atzoko partiduaren ondoren, Usurbil FTko preferente mailako mutilak bigarren dira sailkapenean aurrenekoarekin, Martutenerekin, berdinduta. Aste Santuen bueltan irabazi beharreko bi final izango dituzte igoera eskuratu ahal izateko.
Atzokoan, kostata baina 1-2 irabaztea lortu zuten Lengokoak taldearen aurka. Atsedenaldira aurretik joan ziren, Jon Galbetek penaltiz sartutako golari esker, baina bigarren zatian berdinketa lortu zuten Lengokoak taldekoek. Azkenean, Xabi Errastik sartutako golaren ondorioz garaipena lortu zuten.
Zaleen laguntza beharko dute geratzen diren bi partida hauetan igoera lortu ahal izateko. ZORTE ON MUTILAK!!!!!!