Jaietako egitarauan oinarritu behar da diseinu lana. Egitaraua Potxoenean edo kultura@usurbil.net helbidean eskura daiteke. Lanak originala izan behar du, aurrez aurkeztu eta argitaratu gabea. Nahi adina lan aurkez daitezke, banaka edo taldean. Neurria librea da baina lanak euskarri digital (CD edo pendrive batean, pdf formatuan) eta paperean aurkeztu behar dira.
Aurkezteko epea: maiatzak 15.
Aurkezteko lekua: udal erregistroan. Edo postaz:
Usurbilgo Udala
Kultura Saila
Joxe Martin Sagardia Plaza z.g.
20170 Usurbil
Oinarriak: kultura.usurbil.net
Argibide gehiago: 943 371 999
kultura@usurbil.net
Jai Batzordearen bilera
Maiatzaren 5ean, 18:00etan Potxoenean. Laster gainera, Santixabeletako txupinazorako proposamenak biltzeko deialdia egitekoa da Jai Batzordea.