Gure Esku Dago bilguneak ekainaren 8ko giza-katerako 400 usurbildar biltzea lortu du. Igandean saldu zuten, 400. metroa. 500 atxikimendu jasotzeko erronka dute orain. Euskaldunon erabakitze eskubidearen aldeko giza-katerako izen emateak zabalik jarraitzen du. Informazio postua jartzen jarraituko du Gure Esku Dago lan taldeak.
Bestalde, ”Ni/gu ere han izango naiz/gara” esaldia esanez bideo motzak grabatzeko deialdia egiten diete herritarrei. Grabazioak, helbide honetara bidali: usurbilgureeskudago@gmail.com