Jexux Artzeren omeneko kultur zikloa, begibistan

Noaua Aldizkaria 2014ko api. 17a, 09:00

Zendu zenetik, urteurrenean, hainbat kultur ekitaldi antolatzen ditu Jexux Artze gogoan duen kultur elkarteak. Aurten, hiru izango dira ekitaldiak. Maiatzaren 3an larunbata, “Nola belztu behar zuria” poesia eta musika emanaldiaren lekuko izango da Sutegi.
Maiatzaren 9an ostirala, “Asier ETA biok” pelikula emango dute gaueko 22:00etatik aurrera Sutegin.
Eta maiatzaren 10ean larunbata, Txalo konpainiaren “Hiru” antzezlana ikus ahal izango dugu Sutegiko auditorioan, 22:00etan hasita. Xehetasun gehiago, datorren NOAUA!n.