Udalbiltzak udal hautetsi dei egin die biharko, apirilak 20, antolatu duen ekitaldi instituzionalean parte har dezaten. Goizeko 10:30ean egingo da, Iruñeko udaletxe plazan. Bertan, Euskal Herriko ikurrak jasoko dituzte eta Aberri Egunaren karietara onartutako ebazpenaren berri emango dute.