Alejandro Tapiak azken urteotan ondu dituen eskulturak, koadroak eta grabatuak ikusgai ipini ditu Sutegiko erakusketa gelan. Atzo iluntzean egin zen inaugurazio ekitaldia. Jende asko batu zen irekieran, besteak beste, Jose Luis Zumeta margolaria eta Antton Olariaga marrazkilaria. Alaitz Aizpurua eta Jone Urdanpilleta zinegotziak eta Mertxe Aizpurua alkateak ere bertaratu ziren Sutegira.
Apirilaren 30era arte ikusgai izango dira aginagarraren margolanak, eskulturak eta grabatuak. Ordutegi honetan:
Astelehenetik ostiralera: 18:00-20:00.
Larunbat, igande eta jai egunetan: 11:00-13:00.