Beraz, ez da zozketarik egingo maiatzaren 5ean. Horretarako, Usurbilgo Udalak eta NOAUA! Kultur Elkarteak sinatuta zuten hiru urterako lizitazioan moldaketa bat egin behar izan da, izen emandako guztiak hartu ahal izateko. Ondorioz, datorren urtean berriz ere lizitazioa atera beharko da. Modu horretan bakarrik onartu zitezkeen aurten izena eman duten haur denak. Maiatzaren 5etik 8ra egin behar da ordainketa, eta horrela osatuko da behin betiko izen-ematea. Gogoan izan ordainagaria NOAUA! Kultur Elkarteko bulegora ekarri behar dela egun horietan, maiatzaren 5etik 8ra.
Aurten, 140 plazako muga ezarria zegoen. Eta 176 izan dira izena eman dutenak. Udalak hartu duen neurriarekin, ume denei toki egin zaie. Araudian argi esaten zen soilik herrian erroldatutako haurrak onartuko zirela. Kasu bakar batean ez da neurri hori bete, beraz, gainontzeko 175ak Udajolasen partehartzeko aukera izango dute.
Ez da zozketarik egingo
Haur denak onartuak izan direnez, maiatzaren 5ean ez da zozketarik izango.
Ordainketa, maiatzaren 5etik 8ra
Denak onartuak izan direnez, orain ordainketa egitea falta da. Udalaren kontu korronte zenbaki honetan egin behar da ordainketa, maiatzaren 5etik 8ra, biak barne: 3035 0140 34 1400025811 (Euskadiko Kutxa).
Kuota: 79 euro. Familia ugariak: 63 euro haur bakoitzeko (txartelaren kopia ekarri behar da).
Gogoan hartu datak: maiatzak 5etik 8ra. Data hauetatik kanpo ordainketa egiteak edota data hauetatik kanpo ordainagiria aurkezteak plaza galtzea suposatuko du.
Ordainagiria NOAUA!ra ekarri
Behin ordaindu eta gero, ordainketaren ordainagiria ekarri behar da NOAUA! Kultur Elkarteko bulegora. Adi, maiatzaren 8tik aurrera, ordainketak ez dira balekoak izango eta haur hori Udajolaseko plaza gabe geratuko da. Beraz, ordainketa maiatzaren 5etik 8ra egin (bi datak barne). Eta epe horretan ekarri ordainagiria NOAUA!ra.
Gurasoekin bilera, ekainaren 12an
Udajolas hasi aurretik, bilera egin ohi da gurasoekin. Ekainaren 12an osteguna egingo da bilera, arratsaldeko 17:00etan Udarregi ikastolan.