Jai egunak amaituko ziren askorentzat, ez ordea ikasleentzat. Datorren astelehenera arte, oporretan segiko baitute, Udarregi Ikastolan, edota Aginaga zein Zubietako Eskola Txikietan. Oporretan eta ondo pasatzen. Usurbilen eta Aginagan antolatu diren aisialdiko ekimenetan parte hartuko dute eta, aurrez izena emana duten hainbat gaztetxok. Usurbil F.T.-k, Aginagako Eskola Txikiko Guraso Elkarteak eta Gaztelekuak deitu dituzten hitzorduetan hain zuzen:
Apirilaren 22-25, asteartetik ostiralera
9:00-13:00 Txokoak Aginagan.
Antolatzailea: Aginagako Eskola Txikiko Guraso Elkartea.
Apirilak 22-26, asteartetik larunbatera
10:00-13:00 Futbol txokoak.
Antolatzailea: Usurbil FT.
Apirilak 24, osteguna: Konkis Eguna
11:30 Frontoian. Gaztelekuko gazte guztiei zuzendua.
Antolatzailea: Gaztelekua.
Apirilak 26, larunbata:
16:00 Gaztelekutik Bidebietara, Bera Bera taldekoen eskubaloi partida ikustera. DBH 1-2ko ikasleei zuzendua.
Antolatzailea: Gaztelekua.