Alejandro Tapiaren artelanak ikusgai Sutegin, apirilaren 30era arte

Noaua Aldizkaria 2014ko api. 22a, 11:00

Alejandro Tapiak azken urteotan ondu dituen eskulturak, koadroak eta grabatuak ikusgai ipini ditu Sutegiko erakusketa gelan. Joan den astean egin zen inaugurazio ekitaldia. Jende asko batu zen irekieran, besteak beste, Jose Luis Zumeta margolaria eta Antton Olariaga marrazkilaria. Alaitz Aizpurua eta Jone Urdanpilleta zinegotziak eta Mertxe Aizpurua alkateak ere bertaratu ziren Sutegira.

Apirilaren 30era arte ikusgai izango dira aginagarraren margolanak, eskulturak eta grabatuak. Ordutegi honetan:
Astelehenetik ostiralera: 18:00-20:00.
Larunbat, igande eta jai egunetan: 11:00-13:00.