ISTRIPUEN EKIDITEA ETA LEHEN SOROSPENAK HAURTZAROAN IKASTAROA USURBILEN

DYAUsurbil 2014ko api. 22a, 12:01

Datorren maiatzaren 12an Usurbilen DYA Gipuzkoak biztanlego osoari irekia egongo den Istripuen Ekiditea eta Lehen Sorospenak Haurtzaroan ikastaro berri bat hasiko da.

Ikastaroaren iraupena astebetekoa da, maiatzak 16 arte, 10:00etatik 12:00etarako ordutegian astelehenetik ostiralera. Klaseak DYAko Ordezkaritzan – Muna-Lurra, 26 kalean emango dira, Usurbilen.

Ikastaroaren programak, kontuan izanik ez duela aurretiko osasun-ezaguerarik izatea eskatzen, haurtzaroan zehar istripuak saihesteko moduari heltzen dio betiere kausa ohikoenak eta umeek ordu gehien pasatzen dituzten ingurune arriskutsuenak: Etxea, ikastetxea, parkea…kontutan hartuz.

Halaber, ikastarora bertaratzen direnek istripu horien ondorio diren larrialdi egoerei (erorketak, erredurak, eztarriko trabamenduak, intoxikazioak…) aurre egiteko oinarrizko ezaguerak eskuratu ahal izango dituzte. Ezaguera guzti hauek programa baten bitartez modu errazean eta entretenigarrian ikasiko dira , non teoria eskolak trebakuntza-praktikoko eskolekin txandakatuko diren.

Matrikularen kostua, non eskuliburu bat barne dagoen ikastaro guztiko edukiekin, 60 eurotakoa da. Plazak mugatuak dira, irakatsitako prestakuntzaren kalitatea bermatzeko asmoz.

Izena emateko edo jarduerari buruzko informazi osagarria jasotzeko, deitu 943-46.46.22 telefonora.