Astelehen arratsaldeko zortziak aldera gertatu zen. Kaxkoan kokatua egon eta une horretan itxia zegoen taberna bateko hainbat leihoetako beira hautsi zuen, Ertzaintzak atxilotu duen 40 urteko gizonezkoak. Taberna barruan ziren jabeak gertatzen ari zenaz ohartu eta atzetik segi zioten ustezko lapurrari, begi bistatik galdu zuten arte. Ertzaintzak handik gertu harrapatu zuen, aurrez delitu anitzengatik 30 aldiz atxilotu eta 40 alditan baino gehiagotan espetxeratu izan duten laguna. Oraingoan, indarrez eginiko lapurreta delitua egozten dio Ertzaintzak, prentsa ohar bidez jakitera eman duenez.