Liburuen katalogoa, albisteak, liburutegien mapa... eta askoz gehiago eskura izan dezakezue orain, zuen mugikorretan. Liburutegiak izeneko aplikazio berria jaitsi dezakezue eta, bai zuen mugikor edota Android zein IOS sistema baliatzen duten tabletetara. IOS (iPhone/iPad) sistemaren kasuan, App Store-tik deskarga dezakezue. Android gailua baduzue, Google Play-tik.
Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegian aplikazio berria da "Liburutegiak". Sare horretan da, Sutegi udal liburutegia ere. Liburutegi guztion eskaintza kontsulta daiteke aplikazio berriaren bidez; guneotan antolatzen diren ekimenen inguruko informazioa, albisteak... Katalogoak ere kontsulta daitezke, liburuen izenburu, liburutegi, egile edota hitz gakoaren arabera. Eta liburutegi bakoitzaren kokagune eta datuen berri ere izan dezakegu.
Aitzakia ezin hobea, apirilaren 23 honetan ospatzen den Liburuaren Egunean aplikazio berri hau mugikorrera jaisteko. Lotura honetan duzue, informazio gehiago: Liburutegiak
Sutegi udal liburutegiarekin hartu emanetan hartzeko bideak, honako hauek dituzue:
Ordutegia: 9:00-14:00 (irailaren 9ra arte).
Telefonoa: 943 360 692.
E-posta: biblioteka@usurbil.net
Bloga: http://liburutegiak.blog.euskadi.net/usurbil/?lang=es
Facebook: Usurbilgo Sutegi Udal Liburutegia
Twitter: twitter.com/usurbib
Youtube: youtube.com/sutegi05