Su Ta Gar, maiatzaren 24an Aginagan

Noaua Aldizkaria 2014ko apirilaren 23a



"Bizirik gaude" diskoa aurkezteko kontzertu biraren baitan, Aginagan geldialdia egingo du Su Ta Gar taldeak hilabete barru. Kontzertua eskainiko dute, maiatzaren 24an, gaueko 22:00etatik aurrera Aginagan. Azken hilabete hauetan Bartzelonan, Zaragozan edota Ourensetik barrena ibili den taldea, Euskal Herrira dator lan berria plazaratzera. 

Taldearen inguruko informazio gehiago: SuTaGar

Kontzertu gaua larunbatean, Akerra Gaztetxean
Musika kontu gehiago. Larunbat honetan, herriko taldeen musikaz gozatzeko aukera egongo baita Txokoaldeko Akerra Gaztetxean. Gaueko 23:00etatik aurrera, Desegin, Arto2xar, Despervicio eta Odolaren Mintzoa taldeen kontzertu gaua antolatu dute.