Eskoziaren independentziari buruzko hitzaldia, 19:30etan Sutegin

Noaua Aldizkaria 2014ko api. 24a, 09:00

"XXI. mendean aukera berri sendoak sortu dira Europan independentziarako bidea jorratzeko: Eskozia, Flandria, Faroe Irlak, Katalunia… Euskal Herrian ere erabakitzeko eskubidearen aldeko mugimenduak gorpuzten ari dira", hala dio Aitzagak igorri digun prentsa oharrak. Hori dela eta, Independentistak sareak independentzia prozesuari buruzko liburua argitaratu du, "orain arte merkatuan antzekorik ez duena: Eskozia independentziara bidaia XXI. Mendeko Europan”.

Liburu honi buruz hitz egingo da ostegun honetan, 19:30etik aurrera Sutegin. "Eskozia: Independentziara bidaia" izenburupean Aitzagak antolatu duen hitzaldian. Txente Rekondo analistak, Txutxi Ariznabarreta Independentistak sareko kideak eta Amagoia Mujika kazetari usurbildarrak hartuko dute parte hitzaldian.