Okupaetxeak lotuko dituen ibilaldi batekin abiatuko dira gaur, Gazte Topaketak

Noaua Aldizkaria 2014ko api. 24a, 09:04

Burujabetzarako bidean aurrera egiteko Gazte Topaketak antolatu ditu Usurbilgo Ernaik, ostegun eta ostiral honetarako, apirilaren 24 eta 25erako. Herriko etxe okupatuetatik barrena egingo den ibilaldian eta elikadura burujabetzaren inguruko jardunaldian parte hartzera gonbidatzen dute. Hona hemen, egunotarako lotu duten egitaraua:

Apirilak 24, osteguna
17:00 "Oka-oka, okupaetxetik okupetxera", herriko etxe okupen inguruko ibilaldia, Usurbilgo Gaztetxetik abiatuta.

Apirilak 25, ostirala: Elikadura Burujabetzaren Eguna Usurbilgo Gaztetxean
17:00 "Gure lurra, gure elikadura" dokumentalaren proiekzioa.
Ondoren, solasaldia. Hizlarien artean, Jakoba Errekondo.
21:00 Afari beganoa.

Irudia: Peru Galbete.