12-16 urte arteko gazteek egun berezia dute gaurkoa, ederki asko gogoratuko dira; ostegun hau, Konkis Eguna baitute Gaztelekukoek. 11:30etatik aurrera, primeran pasatzeko prestatu eta frontoira agertu besterik ez dute.
Gaztelekutik bi asteotako oporraldirako prestatu duten ekimenetako bat da apirilaren 24 honetako Konkis Eguna. Aurreko astean, Karsetara joan baitziren. Eta larunbatean, DBH 1 eta 2 mailetako ikasleekin Bera Bera eskubaloi taldekoen neurketa ikustera doaz Bidebietara.
Aste Santuko oporraldiko azken txanpan daude ikasleak. Oraindik ordea, Gaztelekuak, Usurbil FT-k eta Aginagako Eskola Txikiko Guraso Elkarteak antolaturiko aisialdiko ekimenez gozatzen jarraituko dute ikasleek, egunotan:
Apirilaren 22-25, asteartetik ostiralera
9:00-13:00 Txokoak Aginagan.
Antolatzailea: Aginagako Eskola Txikiko Guraso Elkartea.
Apirilak 22-26, asteartetik larunbatera
10:00-13:00 Futbol txokoak.
Antolatzailea: Usurbil FT.
Apirilak 24, osteguna: Konkis Eguna
11:30 Frontoian. Gaztelekuko gazte guztiei zuzendua.
Antolatzailea: Gaztelekua.
Apirilak 26, larunbata:
16:00 Gaztelekutik Bidebietara, Bera Bera taldekoen eskubaloi partida ikustera. DBH 1-2ko ikasleei zuzendua.
Antolatzailea: Gaztelekua.