Abisu horia haizeagatik 18:00etatik, bihar goizeko 9:00ak arte

Noaua Aldizkaria 2014ko api. 24a, 08:20

Haizeguneetan, "ipar-mendebaldeko haize boladek 100 kilometro orduko abiadura" gainditu dezakete. Mendi inguruetan aldiz, 80-90 kilometro orduko boladak. Aipatu moduan, haizeagatik abisu horian egongo gara ostegun arratsaldeko 18:00etatik ostiral goizeko 9:00ak arte. 

Hauxe, Euskalmet-etik egunotarako iragarri duten giroa:

Apirilak 24, osteguna
"Ostegun honetan zaparradak edonon botako ditu. Ezegonkortasun handia espero da; hainbat momentutan hodeiak oso ugariak izango dira eta zaparradak lehertuko dira orduan, ekaitza ere bai. Hegoaldeko haizea ibiliko da hasieran, arratsaldean ipar-mendebaldera aldatu eta zakartuko da. Tenperatura atzokoa baino gradu pare bat freskoagoa izango da".

Apirilak 25, ostirala
"Ostiral arratsaldean eguraldia hobetuz joango da. Egunaren hasieran, aldiz, ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da eta hodeiak ugariak izango dira, isurialde atlantikoan batez ere; han euria egingo du, ekialdean bereziki. Goiza aurrera joan ahala ostarteak zabalduko dira, hegoaldean handienak; iparraldean kostako zaio jasotzea. Tenperaturak behera egingo du".

Informazio eguneratuta: www.euskalmet.net