Konkistatzaile lehiakorrenak, Gaztelekuan daude

Noaua Aldizkaria 2014ko api. 24a, 12:45


Telebistako saio arrakastatsuko lehiakideen pare, antolatzaileek prestatu dizkieten probei aurre egiten hasiak dira Gaztelekuko ikasleak. DBH 1 eta 2 mailetako gazteak, Konkis Egun handia ospatzen dabiltza gaur eguerdiaz geroztik. Lehen proba, ondoko irudietan duzue. Antolatzaileek plater desberdinetan gordeak zituzten elikagai desberdinak dastatu dituzte. Proba gehiago ere gainditu beharko dituzte usurbildar konkistatzaileek. 

Gazteen artean arrakastatsua den Konkis Egunaz gain, aurreko astean kars-etara joan ziren Gaztelekukoak. Larunbatean, Bera Bera eskubaloi taldekoen neurketa ikustera doaz, Bidebietara. Hiru hitzorduok antolatu dituzte, Aste Santuko oporraldiko azken txanpan diren 12-16 urte arteko gazteentzat.