Kirola eginez gozatzen dabiltza Usurbil FT-k antolaturiko txokoetako gaztetxoak

Noaua Aldizkaria 2014ko api. 24a, 13:26



Ostegun honetako saioa amaitzear zutela atera diegu taldeko argazkia, Usurbil FT-ko begirale eta gaztetxoei. Bost egunetarako antolatu dituzte futbol klubetik, oporraldi honetako aisialdiko kirol txokoak. Lehiakortasuna alboratu eta aisialdia kirola eginez gozatzeko aukera eskaini nahi diete modu honetan, ekimenean parte hartzen ari diren 6-12 urte arteko haur eta gaztetxoei. Futbola dute ardatz nagusi, baina bestelako jarduerek ere tartea dute, asteartean hasi eta larunbatera arte luzatuko diren kirol txokoek; eskubaloia, herri kirolak, saskibaloia, jolas tradizionalak... 

Herriko gune desberdinak, egunotan kirol txokoen egoitzan bihurtu dira; Askatasuna plaza, Harane, Udarregi Ikastola, Oiardo Kiroldegia... Larunbatera arte, gozatu ederra hartuko dute txokoetan parte hartzen ari diren gaztetxoek.