Amaitzear da ikasleen oporraldia eta horrekin batera, baita asteotarako Usurbilen eta Aginagan eurentzat antolatu diren aisialdiko ekimenak. Ostiral honetan bildu dira azken aldiz, Aginagako txokoetako haurrak. Eskola txikiko guraso elkarteak antolaturiko ekimena bi astekoa izan da. Irudian duzue, txokoetan izena eman duen hamaikakoa. Goizean zehar prestatzen egon diren antzezlan bat eskainiz eman diote amaiera aisialdiko ekintzei.
Usurbil FT-k aste honetarako antolaturiko kirol txokoak ere amaitzear dira, larunbatean dute azken hitzordua. Eta azkenik, Gaztelekuak hiru ekintza antolatu ditu oporraldi honetarako; kars-etara irteera aurreko astean, Konkis Eguna ospatu zuten atzo eta azkenik, Bera Bera eskubaloi taldekoen neurketa ikustera doaz larunbatean, Bidebietara.
Hauxe beraz, burutzeke dauden oporraldi honetako aisialdiko azken ekimenak:
Apirilaren 22-25, asteartetik ostiralera
9:00-13:00 Txokoak Aginagan.
Antolatzailea: Aginagako Eskola Txikiko Guraso Elkartea.
Apirilak 22-26, asteartetik larunbatera
10:00-13:00 Futbol txokoak.
Antolatzailea: Usurbil FT.
Apirilak 26, larunbata:
16:00 Gaztelekutik Bidebietara, Bera Bera taldekoen eskubaloi partida ikustera. DBH 1-2ko ikasleei zuzendua.
Antolatzailea: Gaztelekua.