Europako hauteskundeak hizpide, astearteko osoko ohiko bilkuran

Noaua Aldizkaria 2014ko apirilaren 25a

Maiatzaren 25ean ospatuko diren hauteskundeetarako mahaikideen zozketa egingo da, apirilaren 29rako deitua dagoen osoko ohiko bilkuran. Bi mozio ere aztertuko dituzte; bat Foru Fondoari buruzkoa eta bestea, Gipuzkoako SOS Arrazakeriak erregistraturikoa. San Marko Mankomunitateko aurrekontuen aurka, Usurbilgo Udalak aurkezturiko auzi-errekurtsoa ere ahotan hartuko dute udal ordezkariek. Hona hemen, datorren asteartean egingo den osoko ohiko bilkurako gai zerrenda osoa: 

1-2014ko maiatzaren 25ean izango diren Europako Parlamenturako hauteskundeetako mahaikideen zozketa.

2-Alkatetzako dekretu hauen berri ematea: 2014ko martxoaren 15etik apirilaren 16ra (2014/0242-2014/0366).

3-Hiri Antolamenduko Arau Subsidiarioetako S-6 (Agerreazpi) Sektorean kokatutako udal jabari publikoko 5.201 metro karratuko lursailetik, 55,93 metro karratuko lur zatia desafektatzea, Hiri Antolamenduko Arau Subsidiarioetako A-106 eremuan kokatutako Maria Aranzazu Unanue Roteta andrearen 55,93 metro karratuko lur zati batekin permutatzeko.

4-Eraikuntza, instalazio eta obrei buruzko zergaren ordenantza fiskal arautzailearen baitan, Zugasti baserria birgaitzeko obra, duen interes historiko, artistiko eta kulturalagatik, interes berezikoa izendatzea eta aipatutako zergari %50eko hobaria aplikatzea.

5-2014ko martxoaren 28ko 2014/0292 zenbakidun dekretua berrestea: San Marko Mankomunitateko 2014ko Aurrekontuen aurka auzi-errekurtsoa aurkeztea.

6-Galderak, eskaerak eta mozioak:
6.1.-EH Bilduk aurkeztutako mozioa: Udal Finantziazioaren Foru Fondoaren (UFFF) Likidazioa.
6.2. Gipuzkoako SOS Arrazakeria erakundeak aurkeztutako mozioa: Ceutara iritsi nahian otsailaren 6an hildakoak.