Usurbilgo Ernaik egunotarako antolatu dituen Gazte Topaketen baitan izango da. Atzorako, okupaturiko etxeetatik barrena ibilaldia egitekoak ziren, eta gaur, Elikadura Burujabetzaren Eguna ospatuko dute Usurbilgo Gaztetxean. "Gure lurra, gure elikadura" dokumentala proiektatuko dute lehenik, eta gero solasaldia izango da, Jakoba Errekondorekin. Eguna borobiltzeko, afari beganoa iluntzean.
Ekimenon harira, honako oharra kaleratu du Usurbilgo Ernaik: "Ei gazte! Zu ere etzara gai emantzipatzeko? Auskalo nork, nola eta auskalo non ekoitzitako jana jaten duzu zuk ere? Herriko hainbat gazte burujabek beraien okupazio esperientziak konpartituko dituzte gurekin ostegunean, apirilak 24an eta ostirala, apirilak 25 bideo emanaldiaren ondoren Jakoba Errekondorekin batera solasaldi bat izango dugu afarira bitarte. Burujabe izan gaitezen gazte! Has gaitezen. Gure herrikideak lortzen ari badira, gu ere gai izango gara!".
Apirilak 25, ostirala: Elikadura Burujabetzaren Eguna, Usurbilgo Gaztetxean
17:00 "Gure lurra, gure elikadura" dokumentalaren proiekzioa.
Ondoren, solasaldia. Hizlarien artean, Jakoba Errekondo.
21:00 Afari beganoa.