Iñaki Añorga lehena, Loatzo igo eta jaisten

Noaua Aldizkaria 2014ko api. 28a, 14:48


Igandean Amasan ospatu zen XXII. Loatzoko Igoera-Jaitsiera proba amaitzen lehena izan zen usurbildarra. Guztira, 9,73 kilometrotako ibilbidea osatu behar zuten lehiakideek. Bi datu, igoera zenbat metrotakoa zen kalkulatzeko. Amasako plaza 90 metrotara dago, Loatzoko gaina 631 metrotara. Baxurde Txiki Triatloi Taldeko kidea izan zen Amasako gazteak eta Uxo-Toki Elkarteak antolaturiko mendi lasterketa bizien amaitu zuena.

Txokoaldekoak badu, sortua duen blogean zintzilikatzeko garaipen berri bat. Bere eguneroko partikularrean, osatzen ari den kirol ibilbidearen berri ematen du;  zertan ari den, lortutako emaitzak, edota zer txapelketetan parte hartu ohi duen. Albisteak, irudi eta bideoz hornituak, helbide honetan biltzen ditu: http://inakianorga1.blogspot.com.es

"Swissman" proba
Erronka potolo bat du orain esku artean. Ekainaren 21ean, Suitza aldera doa Iñaki Añorga, "Swissman Xtreme Triathlon" muturreko triatloi proba batean parte hartzera. Nazioarteko proba entzutetsu honetarako prestaketa lanetan murgildua dabil herritarra. Zozketa bidez hautatu dituzte, proban parte hartuko duten munduko txoko desberdinetako 250 kirolariak. Tartean da Añorga. Antolatzaileen web orrira jo dugu, eta zerrenda honetan ageri da jada usurbildarra, eta Iñakik lehiakide izango dituen gainerako partaideak: swissman