Zubieta, 50. Endika Abril Errebote lehiako txapeldunorde

Noaua Aldizkaria 2014ko api. 28a, 14:53



Donibane Lohitzuneko Luzaz Gazte taldeak irabazi zuen igandean, Endika Abril Errebote Txapelketako Zubietaren aurkako neurketa; 13-5 azken emaitza. Endika Gartzia, Jon Argote eta Imanol, Josu eta Joseba Aizpurua anaiek osaturiko Zubietako taldeak txapeldun orde amaitu du. Villabonan jokatu zen finala atzo, eguraldi txarragatik neurketa garrantzitsu hau aurrez bitan atzeratu ostean. Berezia izan da amaitu berri den Endika Abril Errebote Txapelketa. 50. edizioa ospatu baita. Lapurdi eta Gipuzkoako hiruna taldeek parte hartu dute; Zubietak, Villabonako Behar Zanak, Oiartzungo Txost taldeak, Baigorriko Zaharrer Segik, Uztaritzeko Kapito Harrik, eta aurtengo txapeldunak, Donibane Lohitzuneko Luzaz Gaztek.