Nazio mailako kirol ekimena hainbat herritan ospatuko da; maiatzaren 11n, Usurbilen. Pala saio erakustaldiak antolatu ditu Usurbilgo Etxeratek, Udalaren laguntzaz. Partidak amaitzeko, eskupilota kanporaketak. "Azken modalitate horretan edozeinek parte har dezake. Tantoa galtzen duena kanporatua izaten da eta hurrengoa sartzen da jokora. Bost finalista atera nahi dira bertatik, ekainaren 29an Gipuzkoa mailan egingo den Pilotakadaz Pilotakadan Usurbil ordezkatzera joan daitezen", berri eman dute antolatzaileek. Gipuzkoan eta Euskal Herriko beste lau pilotalekutan, modu bateratuan emango zaio amaiera elkartasun eta kirol ekimen honi. Aipatu moduan, ekainaren 29an.
Eskupilota txapelketako Usurbilgo kanporaketa saioan parte hartu nahi duen orok, aurrez eman behar du izena, Aitzagan, Txiribogan edo Zendoian jarrita egongo diren zerrendetan.
Etxeratek antolatutako dinamika honek "sakabanaketaren salaketa eta honek euskal preso eta iheslari politikoentzat eta haien senide eta lagunentzako dituen ondorioak Euskal Herriko pilotalekuetara eramatea du helburu". Euskal presoen sakabanaketaren aurkako Usurbilgo "Pilotakadaz pilotakada" ekimenerako honako egitarau hau lotu dute antolatzaileek:
Maiatzak 11, igandea
11:00 Mutilen taldea palaz.
11:45 Nesken taldea palaz.
12:30 Pala egokitua.
13:15 Eskuz kanporaketak.
Partiden ostean, triki poteo solidarioa Kaxkoan.
Oharra: esku pilotako kanporaketa saioetan, edonork har dezake parte. Tantoa galtzen duena kanporatua izango da eta hurrengoa sartzen da jokora. Bost finalista atera nahi dira bertatik, ekainaren 29an Gipuzkoa mailan egingo den Pilotakadaz Pilotakadan Usurbil ordezkatzera joateko.
Izen ematea: Aitzaga, Txiriboga eta Zendoia tabernetan jarritako zerrendetan.
Antolatzailea: Etxerat.
Informazio gehiago: http://pilotaekimena.etxerat.info/index.php/eu/