Datorren maiatzaren 25ean hauteskunde europearrak izango dira eta Usurbilgo EHBilduk hainbat ekimen burutuko ditugu kanpainan zehar. Lehen ekimena maiatzaren 9an izango da. Herritarrei deia egiten diegu kanpaina hasieran, arratsaldeko 19:00tan dema plazara gerturatzeko. Bertan, jai giroan, ohi den moduan kartel pegadari ekingo diogu, horretarako Udalak jarriko dituen paneletan jarriaz. Helburua ahalik eta jende gehien biltzea da, EHBilduren kandidaturari babesa emateko. Ondoren taldeko argazkia aterako dugu kanpainako irudietako bat izan dadin. Animatu zaitezte!
Herritarren eskubideei bai, Troikaren Europari ez!
Lelo honek laburbiltzen du Europako hauteskundeetarako EHBilduren proposamena. Herrien eskubideak eta Herritarren eskubideen aldarrikapena eramango dugu, era berean, Troikak langile, pentsiodun, gazteei ekarri dien murrizketen eredu horren kontra borrokatzeko konpromiso irmoa dugu.