Usurbilgo Pilota Elkarteak antolatu du Paleta Goma Txapelketa. Maiatzaren erdialdean hasiko da eta finala Santixabeletan jokatuko da. Orain da izena emateko garaia. Maiatzaren 9an itxiko da inskripzioa. Izena emateko 626110923 telefono zenbakira deitu edo helbide honetara idatzi behar da: huizip@gmail.com
Norentzat: 18 urtetik gorakoentzat.
Noiz: Maiatza erdian hasi eta Santixabeletan amaitzeko.
Izen ematea: Maiatzaren 9a, ostirala, azken eguna.
Baldintzak:
-2 pilotarien izenak eman behar dira.
-Gizonezkoen mailan paleta gomaz jokatuko da. Partidak: Astearte arratsaldetan 19:30tatik aurrera izango dira. Lehiaketa sistema bikote kopuruaren arabera zehaztuko da.
-Emakumeen mailan teniseko pelotarekin jokatuko da. Partidak: Astelehen, Astearte edo Ostegunetan 19:30tatik aurrera izango dira. Lehiaketa sistema bikote kopuruaren arabera zehaztuko da.
-Izena emateko 626-110923 zenbakira deitu edo helbide honetara idatzi: huizip@gmail.com