Txaramuntoko alokairuko etxebizitzak esleitzeko behin behineko zerrendak onartu ditu Udalak

Noaua Aldizkaria 2014ko api. 29a, 19:07

Esleipen prozesura aurkeztu diren 41 eskaeretatik 29 onartu eta 12 baztertu ditu Udalak behin behinean. Orain, onarturiko eta bazterturiko behin behineko zerrenda hauei alegazioak aurkezteko aukera egongo da, maiatzaren 13ra arte. Eta une horretatik aurrera, aurkeztu daitezkeen alegaziook aztertuko ditu Udalak eta behin betiko onartu eta bazterturikoen zerrendak prestatuko dituzte. 

Gerora, Txaramuntoko alokairu sozialeko 8 etxebizitzen zozketa egingo da. Kupoka:
-1. taldea: Ezinduak: etxebizitza bat.
-2. taldea: Etxebizitza premia berezia duten eskatzaileak: adimen edo garapen-desgaitasuna dutenak, gerora sortutako ordaintzeko ezinagatik ohiko etxebizitza jabetza galdu dutenak, genero-indarkeriaren biktima direnak, edo 70 urtetik gorako pertsonak, bananduak, dibortziatuak eta alargunak. 3 etxebizitza. 
-3. taldea: Etxebizitza premia duten eskatzaile edo bizikidetza-unitate espezifikoak: beren kargura adin txikikoak dituzten guraso bakarreko bizikidetza-unitateak eta 30 urtetik beherakoak. 3 etxebizitza. 
-4. taldea: Kupo orokorra: aurreko kupoetarako gordetzen ez diren etxebizitzek osatuko dute. Aurreko kupoetan zozketatik kanpo geratu direnek ere parte hartu ahalko dute, kupo honetan. Etxebizitza bat gutxienez.

Usurbilgo Udaletik berri eman dutenez, honakoa da Txaramuntoko alokairu sozialeko etxebizitzen esleipen prozesura aurkeztu den eskaera kopurua, taldeka sailkatuta:

Behin behingoz onartuak: 29 eskaera.
1. taldea: eskaera 1.
2. taldea: 3 eskaera.
3. taldea: 13 eskaera.
4. taldea: 12 eskaera.

Behin behingoz baztertuak: 12 eskaera.
1. taldea: 0 eskaera.
2. taldea: 4 eskaera.
3. taldea: 5 eskaera.
4. taldea: 3 eskaera.

Guztira: 41 eskaera.
1. taldea: eskaera 1.
2. taldea: 7 eskaera.
3. taldea: 18 eskaera.
4. taldea: 15 eskaera.