Asteazken arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara, Sutegiko aretoan. Alejandro Tapiak azken urteotan ondu dituen eskulturak, koadroak eta grabatuak ikusi daitezke bertan. Bi astez egon da zabalik, aginagarraren artelan erakusketa. Apirilaren 15ean inauguratu zuten. Jende asko batu zen irekieran, besteak beste, Jose Luis Zumeta margolaria eta Antton Olariaga marrazkilaria. Alaitz Aizpurua eta Jone Urdanpilleta zinegotziak eta Mertxe Aizpurua alkateak ere bertaratu ziren Sutegira.