Udal Finantziaziorako Foru Fondoa likidatzeko formula adostu da

Noaua Aldizkaria 2014ko api. 30a, 11:36



"Udalek 2014an hiru hilean behin egingo diren 4 konturako entregetan konpentsazioak eginez itzuli ahal izango dute likidazioaren emaitza". Hala dio, atzo burutu zen osoko ohiko bilkuran Usurbilgo EH Bilduk aurkeztu eta gehiengo osoz onartu zen mozioak. Hiru puntuko testuak bat egiten du, Udal Finantziaziorako Foru Fondoa likidatzeko Diputaziotik proposatu den irtenbidearekin: 

1-Udaleko osoko bilkurak adierazten du Finantzen Euskal Kontseiluak 2014ko otsailean erabakitako irtenbidearen edukia babesten duela eta horrekin ados dagoela, irtenbide horrek Gipuzkoako udalen interesak arrazoizko modu batean asebetetzen baititu.

2-Gainera, ondo baloratzen ditu Foru Aldundiko arduradunek aurrelikidazio fasean (urria) nahiz Udalentzako Funtsaren likidazioaren xehetasunen berri emateko 2014ko otsailaren 17an antolatutako bileran emandako informazioa eta zuzeneko komunikazioa.

3-Eta, azkenik, adostasuna ematen dio alkate eta udalekin izandako bileran aurkeztu den itzulketa formulari, horren bitartez udalek 2014an hiru hilean behin egingo diren 4 konturako entregetan konpentsazioak eginez itzuli ahal izango baitute likidazioaren emaitza.