Eskubaloi senior taldeen igoera faseak, Usurbilen jokatzea baimendu du Espainiako Federazioak

Noaua Aldizkaria 2014ko api. 30a, 15:37

Berri ezin hobea Usurbil Kirol Elkarteko kideentzat eta baita noski, zaletuentzat ere. Senior mutilen eta nesken igoera faseak etxean jokatzeko, eskubaloi taldeen bilguneak eginiko eskaera aintzakotzat hartu berri du Espainiako Federazioak. Honenbestez, maiatzaren 16-18ko asteburuan jokatzekoak diren estatu mailako txapelketok Oiardo Kiroldegian ospatzeko baimena du Usurbil Kirol Elkarteak. Aurrerago emango dute txapelketa historiko hauen inguruko zehaztasun gehiagoren berri, baina gauza bat argi dago; hilaren 18an ospatuko den XXXIII. Sagardo Eguna, aurreikusi bezala, egun handia izan liteke mende erdia bete berri duen eskubaloi taldeen bilgunearentzat.

Senior mutilek 2. nazional mailatik lehenengora eta senior nesken taldea, zilarrezko ohorezko mailara igotzeko lehiatuko dira maiatzeko hirugarren asteburu horretan. Ezagutzera eman berri dituzte, usurbildarren aurkariak zeintzuk izango diren. Senior neskei dagokionez, Euskadiko txapeldunordeek, kanariarrak, galizarrak eta nafarrak izango dituzte aurkari. Senior mutilek, asturiarrak, kanariarrak eta galizarrak. Mutilen kasuan, Estatu mailako txapelketari loturiko sei sektore desberdin jokatuko dira maiatzaren 16tik 18rako asteburuan. Sektoreetako bat, "B" hizkiduna, Usurbilen. A sektorea Pontevedran (Galiza), C eta D Bartzelonan (Herrialde Katalanak), E Ciudad Realen eta F Granadan. Nesken kasuan, A sektorea Vigon (Galiza), B Usurbilen, C eta D Bartzelonan (Herrialde Katalanak), eta E eta F Valentzian. Hona hemen Usurbilen jokatuko diren partiden egutegia:

Senior neskak
Maiatzak 16, ostirala
Usurbil K.E.-C.D. Tahiche
S.D. Lagunak-BM. Rasoeiro

Maiatzak 17, larunbata
S.D. Lagunak-C.D. Tahiche
BM. Rasoeiro-Usurbil K.E.

Maiatzak 18, igandea
C.D. Tahiche-BM. Rasoeiro
Usurbil K.E.-S.D. Lagunak

Senior mutilak
Maiatzak 16, ostirala
Ucin Aluminio Usurbil- Pto. del Carmen
Ed Poio Artai-Cron. Base Oviedo

Maiatzak 17, larunbata
Ed Poio Artai-Pto. del Carmen
Cron. Base Oviedo-Ucin Aluminio Usurbil

Maiatzak 18, igandea
Pto. del Carmen-Cron. Base Oviedo
Ucin Aluminio Usurbil-Ed Poio Artai


Datorren jardunaldia, bihartik hasita

Usurbildarrak, maiatzaren hirugarren asteburuan gerta daitekeen zain dira jada. Aurretik ordea, ate joka dugun zubi honetan, hiru egunez izango ditugu eskubaloi partidak Oiardo Kiroldegian. Lehenengo bi neurketak, ostegun honetan bertan, maiatzaren lehenean. Partida eta partida artean gainera, senior mutilen 2. nazional mailako taldeak, denboraldian zehar lortutako emaitza bikainengatik dagokion merezitako garaikurra jasoko du, Eskubaloi Federazioaren eskutik.

Bestalde, ostegun honetarako Usurbil Kirol Elkarteak taldeko argazkia ateratzera deituak zituen klubeko kideak. Hitzordua bertan behera utzi dutela berri eman dute. Aurrerago aterako dute familiako erretratua.

Hona hemen beraz, zubi honetan, etxean jokatuko duten eskubaloi taldeen neurketen ordutegiak:

Maiatzak 1, osteguna
9:45 Infantil mutilak: Udarregi Usurbil-Eibar.
11:30 Senior mutilak, 2.nazionala (lagun artekoa): Ucin Aluminio Usurbil-Hondarribia. 
Neurketa aurretik, Eskubaloi Federazioaren garaikur banaketa.

Maiatzak 3, larunbata
10:30 Infantil neskak: Udarregi C Usurbil- Egia Bi
12:00 Infantil neskak: Udarregi A Usurbil-Ereintza A
16:00 Jubenil neskak: Usurbil Kirol Elkartea-Ereintza B
17:30 Kadete mutilak: Usurbil Kirol Elkartea-Pneumax-Txarriduna
19:00 Senior mutilak, 1. Territoriala: Usurbil Kirol Elkartea- C.B.Urola Laztimendi EK

Maiatzak 4, igandea
11:30 Kadete neskak.