Partida garrantzitsua, larunbat arratsaldeko 16:30etatik aurrera jokatuko dute Haranen, Sanpedrotarra taldekoen aurka. Usurbil FT-tik berri eman dutenez, "igoera gertuago izateko final handi bat gainditu beharko dute Sanpedrotarra taldearen aurka. Zaleen laguntza ere ezinbestekoa izango da. Beraz animatuuu!!!! Atera zuen jantzi gorriak armairutik eta gerturatu Haranera herriko mutilak animatzera. Ea guztion artean partida irabaztea lortzen dugun!!!!! Zorten on mutilak!!!".
Hona hemen, asteburuan etxean jokatuko duten futbol taldeen neurketen ordutegiak:
Maiatzak 3, larunbata
10:30 Infantil mutilak: Usurbil F.T.-Urnieta K.E.
12:30 Kadete mutilak: Usurbil F.T.-S.A.N.S.E.
16:30 Preferente mutilak: Usurbil F.T.-Sanpedrotarra F.E.
Maiatzak 4, igandea
10:00 Kadete Areto Futbola: Usurbil F.T.-Mollarri Z.K.E.
11:00 Alebin federatuak: Usurbil F.T.-Añorga K.K.E.
Oharra: ordu berean beste bi talde egongo dira jolasten.