Hurrengo mahaia, maiatzaren 4 igandean

UsurbilGureEskuDago 2014ko api. 30a, 20:02

400 Baietz! erronka osatu genuenetik isil antzera ibili gara Usurbilgo Gure Esku Dagoko taldea, baina ez pentsa lokartuta gaudenik! Orduek, egunek, azkar egiten dute aurrera, eta gero eta gutxiago falta da ekainaren 8rako, eta gu ere martxan gaude!

Igande eguerdian kaxkoan izango garela jakinarazteko doa mezu hau; 12:00etatik aurrera jarriko dugu mahaia. Metroak erosteko, edozein zalantza galdetzeko, gelditzen zaizkigun kamiseta apurren bat erosteko... Hurbildu lasai, eta galdetu! Bestela, gure helbide elektronikoaren bitartez ere jar zaitezkete gurekin kontaktuan: usurbilgureeskudago@gmail.com. Aurrerago ere jarriko dugu mahaia, baina egunak hurreratu ahala joango gara hemen bertan edota Noaua!-ren astekarian idazten.

Oroitzen martxoaren 29an La Casillan egin zen ekitaldi hura?