Infantil eta senior mutilek neurketa bana jokatuko dute goizeko 9:45etatik aurrera Kiroldegian. Bi neurketa hauen artean, 11:30ak aurretik, senior mutilen 2. nazional mailako taldeak, denboraldian zehar lortutako emaitza bikainengatik dagokion merezitako garaikurra jasoko du, Eskubaloi Federazioaren eskutik. Gogoan izan, senior neskekin batera, igoera fasea jokatuko dutela Usurbilen, maiatzaren 16tik 18rako asteburuan.
Bestalde, ostegun honetarako Usurbil Kirol Elkarteak taldeko argazkia ateratzera deituak zituen klubeko kideak. Hitzordua bertan behera utzi dutela berri eman dute ordea. Aurrerago aterako dute familiako erretratua.
Hona hemen beraz, zubi honetan, etxean jokatuko duten eskubaloi taldeen neurketen ordutegiak:
Maiatzak 1, osteguna
9:45 Infantil mutilak: Udarregi Usurbil-Eibar.
11:30 Senior mutilak, 2.nazionala (lagun artekoa): Ucin Aluminio Usurbil-Hondarribia.
Neurketa aurretik, Eskubaloi Federazioaren garaikur banaketa.
Maiatzak 3, larunbata
10:30 Infantil neskak: Udarregi C Usurbil- Egia Bi
12:00 Infantil neskak: Udarregi A Usurbil-Ereintza A
16:00 Jubenil neskak: Usurbil Kirol Elkartea-Ereintza B
17:30 Kadete mutilak: Usurbil Kirol Elkartea-Pneumax-Txarriduna
19:00 Senior mutilak, 1. Territoriala: Usurbil Kirol Elkartea- C.B.Urola Laztimendi EK
Maiatzak 4, igandea
11:30 Kadete neskak.