Udajolaseko plazen ordainketa, maiatzaren 5etik 8ra

Noaua Aldizkaria 2014ko mai. 2a, 09:00



Usurbilgo Udalak eta NOAUA! Kultur Elkarteak uztailerako antolaturiko aisialdiko ekimenean izena eman zutenek, datorren astelehenetik ostegunera arteko, hau da, maiatzaren 5etik 8ra arteko epea dute, ordainketak egiteko. Prezioa, plaza bakoitzeko 79 eurokoa da. Familia ugarien kasuan, 63 euro (kasuotan, familia ugarien txartelaren kopia ekarri behar da NOAUA!ra). Ordainketak Euskadiko Kutxako kontu zenbaki honetan egin behar dira: 3035 0140 34 1400025811. Ez ahaztu, ordainketa egiterakoan haurraren izen abizenak adierazi. Ordainagiria jaso eta NOAUA!ra ekarri behar da, maiatzaren 8a baino lehen. Argibide gehiagorako: 943 360 321 edo elkartea@noaua.com