Garaiko arraina, igandeko Tipi-Tapako pintxo berezietan

Noaua Aldizkaria 2014ko mai. 2a, 10:51



Ia amaitzear du bigarren ikasturtea, Hurbilago Usurbilgo Merkatari eta Ostalarien Elkartetik, Usurbilgo Udalaren laguntzaz 2012ko abenduan abiatutako Tipi-Tapa egitasmoa. Herritarrek ekaineko lehen igandean osatu ahalko dute, momentuz denboraldi honetan azken aldiz, mokadu berezien ibilbide gastronomikoa.

Igande honetako Tipi-Tapa ospatu ostean izango da. Maiatzaren 4ko hitzorduari begira, Txiriboga, Aitzaga, Xarma, Txirristra, Bordatxo, Artzabal eta Txapeldun tabernek adostua dute, zer nolako zizka-mizka bereziak prestatuko dituzten euren sukaldeetan. Garaiko arrainarekin eginiko pintxo bereziak zerbitzatuko dituzte maiatzeko lehen igandean.  Goizetik bazkal ordura arte, edariarekin batera 2 euroren truke.

Gogoan izan bestalde, maiatzean ere, Hurbilago Elkarteko establezimenduetan xahutu ahal izango den 150 euroko erosketa balea zozketatuko dutela. Zozketan parte hartzeko, Tipi-Tapa Txartela eskura izan behar duzue. Zazpi tabernetako zigiluak lortu eta txartela edaritegiotan egongo den kaxetako batean utzi.