"400 Baietz! erronka osatu genuenetik isil antzera ibili gara Usurbilgo Gure Esku Dagoko taldea, baina ez pentsa lokartuta gaudenik! Orduek, egunek, azkar egiten dute aurrera, eta gero eta gutxiago falta da ekainaren 8rako, eta gu ere martxan gaude!", adierazi dute Usurbilgo Gure Esku Dago taldetik, NOAUA!ko Komunitatearen bidez. Igandean, informazio mahaia jarriko dute, eguerdiko 12:00etatik aurrera Kaxkoan. Bertan aukera izango duzue, "metroak erosteko, edozein zalantza galdetzeko, gelditzen zaizkigun kamiseta apurren bat erosteko… Hurbildu lasai, eta galdetu! Bestela, gure helbide elektronikoaren bitartez ere jar zaitezkete gurekin kontaktuan: usurbilgureeskudago@gmail.com".
Hilabete eskas falta da, Durango Iruñearekin lotuko duen euskaldunon erabakitze eskubidearen aldeko giza-katea osatzeko. Milaka euskal herritarren parte hartzea espero da, 50.000 lagun gutxienez, ekainaren 8an.