Auzolanerako deia, futbito txapelketaren hasiera, eta jardunaldi garrantzisuak, asteburuko kirol agenda betean

Noaua Aldizkaria 2014ko mai. 2a, 11:33

Auzolanerako deia
Kiroldegiko futbol zelai ondoan egokitu duten gune berriko azken moldaketak egiteko auzolanera deitzen ditu herritarrak Usurbilgo Udalak, larunbat honetarako, maiatzaren 3rako. Animatzen den oro, goizeko 9:00etatik aurrera Oiardo Kiroldegira agertu dadila laguntzera. Auzolanerako hitzordua, aste hasieran zenbait erabiltzailerekin eginiko bileran finkatu zuen Udalak. Barnizatze lanak egingo dira.

            

Futbito Txapelketaren hasiera

Usurbilgo Gazte Asanbladak Udalaren laguntzaz antolaturiko kirol ekimena ostiral gau honetan abiatuko da. Lehen jardunaldiko bost neurketa jokatuko dira 21:30etatik aurrera frontoian. Txapelketa bost jardunaldiren bueltan egituratu dute. " 5. jardunaldiaren ondoren, lehen 4 taldeak hurrengo faserako sailkatuko dira. Bertan, beste liga bat jokatuko da eta lehen bi sailkatuek finala jokatuko dute", ohartarazi dute.

Hona hemen, lehen jardunaldi honetako partiden ordutegia:
21:30 Catenaccio Strapazzate-Truke
22:15 Las Loles-Wleichbelchen
23:00 Bostok-Minabo de Kiev
23:45 Zizkastorks-Hakuna Matata
00:30 Xauxar Taberna-The Zapaburs
Atsedena: Soft.

Preferenteen futbol taldea animatzera joateko deia
Larunbat honetan, 16:30etan hasita neurketa garrantzitsua jokatuko da Haranen. Preferenteen futbol taldekoak, Sanpedrotarrako kideekin lehiatuko dira. Partida etxekoek irabaziko balute, mailaz igotzetik gertuago egongo lirateke. Hitzordu erabakior honen harira, Usurbil FT-tik Haranera igotzera deitzen diete herritarrei. "Zaleen laguntza ere ezinbestekoa izango da. Beraz animatu!!!! Atera zuen jantzi gorriak armairutik eta gerturatu Haranera herriko mutilak animatzera. Ea guztion artean partida irabaztea lortzen dugun!!!!! ", adierazi dute. Hona hemen, asteburuan etxean jokatuko duten futbol taldeen partiden ordutegiak:

Maiatzak 3, larunbata
10:30 Infantil mutilak: Usurbil F.T.-Urnieta K.E.
12:30 Kadete mutilak: Usurbil F.T.-S.A.N.S.E.
16:30 Preferente mutilak: Usurbil F.T.-Sanpedrotarra F.E.

Maiatzak 4, igandea
10:00 Kadete Areto Futbola: Usurbil F.T.-Mollarri Z.K.E.
11:00 Alebin federatuak: Usurbil F.T.-Añorga K.K.E.
Oharra: ordu berean beste bi talde egongo dira jolasten.



Eskubaloia, Kiroldegian
Maiatzaren 16tik 18ra senior neska eta mutilen taldeek Usurbilen jokatuko dituzten estatu mailako txapelketen aurretik, ohiko jardunaldi berri bat ate joka dugu. Hona hemen, asteburuan Kiroldegian aurreikusi diren eskubaloi partiden ordutegiak:

Maiatzak 3, larunbata
10:30 Infantil neskak: Udarregi C Usurbil- Egia Bi
12:00 Infantil neskak: Udarregi A Usurbil-Ereintza A
16:00 Jubenil neskak: Usurbil Kirol Elkartea-Ereintza B
17:30 Kadete mutilak: Usurbil Kirol Elkartea-Pneumax-Txarriduna
19:00 Senior mutilak, 1. Territoriala: Usurbil Kirol Elkartea- C.B.Urola Laztimendi EK

Maiatzak 4, igandea
11:30 Kadete neskak.

Gipuzkoako Selekzioarekin entrenatzera deitu dituzten usurbildarrak
Maiatzak 4, igandea
9:00 Infantil nesken entrenamendu saioa, Donostiako La Salle Kiroldegian: Elena Rekondo eta Enara Egizabal.