"Nola belztu behar zuria" saiorako bi sarrerak, Aloña Pulidorentzat

Noaua Aldizkaria 2014ko mai. 2a, 17:05

Jexux Artze Kultur Elkarteak hiru ekitaldi antolatu ditu maiatzerako. NOAUA!ko bazkideen artean, bina sarrera ditugu zozketatzeko. "Nola belztu behar zuria" emanaldiko zozketan parte hartzeko epea gaur amaitzen zen. Iritsi zaizkigun email guztien artean zozketa egin dugu eta Aloña Pulido Orbegozo izan da onuraduna. Asier Sarasola, Oier Guillan (argazkian dira biak) eta Bide Ertzean taldeko kideek larunbat honetarako (maiatzak 3) Sutegin prestatu duten emanaldirako bi sarrera eskuratu ditu Aloñak. Emanaldia 22:00etan hasiko da.

Bi sarrerak takillan izango ditu zain, Sutegiko takilla irekitzen duten unean (bere DNIa erakutsi beharko du Aloñak). Gainontzekook, 10 eurotan eskuratu ahal izango duzue sarrera.

 

Datorren asteburuan, "Asier ETA biok" eta "Hiru" antzezlana

Datorren asterako ere bina sarrera ditugu. Asier ETA biok filmerako bi sarrera, eta "Hiru" antzezlanerako beste bi sarrera. NOAUA!ko bazkide bazara eta ekitaldi horietako batera doan joan nahi baduzu, email ba bidali erredakzioa@noaua.com helbidera eta partehartzaile guztien artean bina sarrera zozketatuko ditugu maiatzaren 9an ostirala.