Auzolanerako deia Oiardo Kiroldegian, 9:00etatik aurrera

Noaua Aldizkaria

Auzolanerako deia
Kiroldegiko futbol zelai ondoan egokitu duten gune berriko azken moldaketak egiteko auzolanera deitzen ditu herritarrak Usurbilgo Udalak, larunbat honetarako, maiatzaren 3rako. Animatzen den oro, goizeko 9:00etatik aurrera Oiardo Kiroldegira agertu dadila laguntzera. Auzolanerako hitzordua, aste hasieran zenbait erabiltzailerekin eginiko bileran finkatu zuen Udalak. Barnizatze lanak egingo dira.