Larunbat honetan, 16:30etan hasita neurketa garrantzitsua jokatuko da Haranen. Preferenteen futbol taldekoak, Sanpedrotarrako kideekin lehiatuko dira. Ez da ohiko neurketa izango. Partida etxekoek irabaziko balute, mailaz igotzetik gertuago egongo lirateke. Honenbestez, erabakiorra izango den hitzordu honen harira, Usurbil FT-tik Haranera igotzera deitzen diete herritarrei. "Zaleen laguntza ere ezinbestekoa izango da. Beraz animatu!!!! Atera zuen jantzi gorriak armairutik eta gerturatu Haranera herriko mutilak animatzera. Ea guztion artean partida irabaztea lortzen dugun!!!!! ", adierazi dute. Hona hemen, asteburuan etxean jokatuko duten futbol taldeen partiden ordutegiak:
Maiatzak 3, larunbata
10:30 Infantil mutilak: Usurbil F.T.-Urnieta K.E.
12:30 Kadete mutilak: Usurbil F.T.-S.A.N.S.E.
16:30 Preferente mutilak: Usurbil F.T.-Sanpedrotarra F.E.
Maiatzak 4, igandea
10:00 Kadete Areto Futbola: Usurbil F.T.-Mollarri Z.K.E.
11:00 Alebin federatuak: Usurbil F.T.-Añorga K.K.E.
Oharra: ordu berean beste bi talde egongo dira jolasten.
Eskubaloia, Kiroldegian
Maiatzaren 16tik 18ra senior neska eta mutilen taldeek Usurbilen jokatuko dituzten estatu mailako txapelketen aurretik, ohiko jardunaldi berri bat ate joka dugu. Hona hemen, asteburuan Kiroldegian aurreikusi diren eskubaloi partiden ordutegiak:
Maiatzak 3, larunbata
10:30 Infantil neskak: Udarregi C Usurbil- Egia Bi
12:00 Infantil neskak: Udarregi A Usurbil-Ereintza A
16:00 Jubenil neskak: Usurbil Kirol Elkartea-Ereintza B
17:30 Kadete mutilak: Usurbil Kirol Elkartea-Pneumax-Txarriduna
19:00 Senior mutilak, 1. Territoriala: Usurbil Kirol Elkartea- C.B.Urola Laztimendi EK
Maiatzak 4, igandea
11:30 Kadete neskak.
Gipuzkoako Selekzioarekin entrenatzera deitu dituzten usurbildarrak
Maiatzak 4, igandea
9:00 Infantil nesken entrenamendu saioa, Donostiako La Salle Kiroldegian: Elena Rekondo eta Enara Egizabal.