Euskal presoen sakabanaketaren amaiera eskatzeko "Pilotakadaz pilotakada" ekimena antolatu du Etxeratek. Buruntzaldeko hainbat herritan jokatuko da eskualde mailako "txapelketa". Maiatzaren 10ean Hernanin, Lasarten eta Orion, maiatzaren 11n Usurbilen eta Maiatzaren 18an Andoainen.
Usurbilen maiatzak 11n egingo da ekimena. Hona Usurbilgo egitaraua: 11:00etan Mutil ekipoa palaz, 11:45ean Nesken ekipoa palaz, 12:30ean Pala egokitua, 13:15ean Eskuz kanporaketak.
Azken modalitate horretan edozeinek parte har dezake. Tantoa galtzen duena kanporatua izango da eta hurrengoa sartzen da jokora. “Bost finalista atera nahi ditugu bertatik, ekainaren 29an Gipuzkoa mailan egingo den jaian Usurbil ordezkatzera joan daitezen”. Izena emateko Aitzaga, Txiriboga eta Zendoia tabernetan. Partiden ondoren, triki poteo solidarioa kaxkoan.