Animalien zaintza arduratsua sustatzeko formazio saioak aste honetan

Noaua Aldizkaria 2014ko maiatzaren 5a

Ostegun eta larunbat honetan, maiatzaren 8an eta 10ean hurrenez hurren, izango dira Usurbilgo Udalak antolatuta, Igeldoko Txakur eta Katuen Etxeak laguntzaile duela:

Maiatzak 8, osteguna
19:00
Hitzaldia Potxoenean. Jorratuko diren gaiak: txakurren zaintza, etologia, gaixotasunak…; kalean kakak uztearen arriskuak;
 heziketa, txakurren arteko harremanak, arauak; kalean uzteak, biltzeko protokoloak…

Maiatzak 10, larunbata
11:00
Tailer teoriko-praktikoa, Aranerrekako zelaian: txakurren oinarrizko harremanetako arazoei erantzuteko teknikak eta irtenbideak. Saio honetarako izen ematea aurrez, Usurbilgo Udaleko Zerbitzuen Sailean.